2008/04/29
iurbentia Bilbao Basketek Fuenlabradaren aurka jokatuko du asteazken honetan Fernando Martin kiroldegian liga erregularreko azkenaurreko partida. 20:45etik aurrera denboraldiko 20. garaipena eskuratzen saiatuko dira bilbotarrak.
"Lehen helburua, play offetarako eta Europarako sailkatzea, dagoeneko lortu dugu. Bigarrena lortzeko, 20. garaipenarena, Fuenlabradan dugu lehen aukera. Gainera hirugarren xede bat badago: seigarren postuari eustearena, baina zaila izango da aurretik bi partida ditugulako", esan du Vidorretak.
Seigarren postuari eusteko Liga amaitzeko falta diren bi partidak irabazi beharko lituzketela uste du Vidorretak. "Bi partida gelditzen dira eta taldea motibatua dago, horrek errazago egingo du play-offeko lana", adierazi du.