logo de eitb24
2008ko uztailak 04 | 23:25:41
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Reala

REALA

Skoubok berriz ere futbolari sentitu nahi du

2008/04/29

Danimarkarrak zaila ikusten du Sevilla Atleticoren aurka berragertzea. eitb24-ko Realeko blogean iritzia eman.
Skoubok berriz ere futbolari sentitu nahi du

argazkia handitu

Skoubok berriz ere futbolari sentitu nahi du

Morten Skoubok bigarren astea darama taldekideekin batera entrenatzen. Beste askotan ere berragertzeko zorian izan da, baina behin eta berriz mina hartu eta aspalditik dabil jokatu ezinik, urriaren 27tik hain justu. Oraingo honetan denboraldi amaiera arten normaltasunez aritzea espero du. "Futbolaria naiz, eta zaleian egon nahi dut. Dagoeneko ez dut minik, ez eta berriz lesionatzeko beldurrik ere".

Sevilla Atleticoren aurka jokatuko du Realak larunbatean, (18:30 ETB); partida horretan berragertzea zaila ikusten du. "Zelaian hitz egin nahi dut, baina entrenatzaileak erabaki behar du eta goiz izan liteke".

Jokatzeko moduan dagoena Iñigo Diaz de Cerio da. Aurkariari buruz mintzatu da. "Hor dago, 49 punturekin. Oso denboraldi ona ari da egiten, baina Reala gara eta jokoan eurak baino gehiago dugula nabaritu behar da. Beharra dugu. Etxean lau partida eta etxetik kanpo hiru falta zaizkigu, eta etxeko lauak irabaztea oso garrantzitsua izango da. Anoetak lagundu egin behar gaitu".

Diaz de Ceriok zaleen aurrean "gehiago" eman behar dutela onartu du. "Anoetako partidak etxetik kanpokoak bezala hartu behar ditugu. Etxean beti akatsik ez egitea izaten da gure helburua. Konfiantza eta lasaitasun handiagoz aritu behar dugu etxean".

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta