2008/04/29
Simas Jasaitisek ez daki oraindik CSKAren kontrako Euroligako partida jokatzeko prest izango den edo ez. Apirilaren 12an aldakan min hartu zuen Bartzelonaren kontrako partidan eta oraindik ez da erabat osatu.
Lituaniakoak ezin izan ditu Grupo Capitol, Pamesa eta Cajasol taldeen aurkako neurketak jokatu, eta ostiraleko Euroligako partidarako zalantza da.
Minak oraindik dirau eta klubeko zerbitzu medikoen arabera sendatzea hasieran uste zitekeena baino motelago doa.
Euskadi Irratiko azken albistegia