2008/04/29
Kontsumoko Prezioen Indize Harmonizatua (KPI) Estatuan %4,2an kokatu zen apirilean eta, beraz, lau hamarreneko jaitsiera izan du martxoarekiko (%4,6), Espainiako Estatistika Institutuak egindako adierazle aurreratuaren arabera.
Azken bost hilabeteotako tasarik baxuena da. 2007ko azaroan KPIa %4,1ean ezarri zen. 2007ko abendua eta 2008ko martxoa artean adierazle hori %4,3 eta %4,6 tasen bitartean mugitu da.
Pedro Solbes Gobernuko bigarren presidenteordeak eta Ekonomia ministroak adierazi duenez, inflazioaren jaitsiera "berri ona da familientzat".
Euskadi Irratiko azken albistegia