logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 03:04:24
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

EZUSTEKO IRAGARPENA

Kongresua utzi eta Telefonicako ordezkari gisa arituko da Zaplana

2008/04/29

Beraz, Alderdi Popularraren Kongresuko bozeramaileak behin-behinean politika alde batera utziko du eta Telefonicaren ordezkari gisa arituko da Europan.
Eduardo Zaplana. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Eduardo Zaplana. Argazkia: EFE

Eduardo Zaplana Telefonicako ordezkari lanetan arituko da Europan, Cesar Alierta operadoreko presidentearen agindupean, konpainia honetako iturriek jakinarazi dutenez.

Beraz, Zaplanak Diputatuen Kongresuko eserlekua utziko du eta politikatik aldendu egingo da, behin behinean, behintzat.

Haren gertuko iturrien arabera, iragan legegintzaldian Alderdi Popularraren Kongresuko bozeramailea izan zenak enpresa pribatuan aritzeko "hainbat eskaintza" zituen eta azkenean, Telefonicarena onartu du.

Iragan martxoaren 9ko hauteskunde orokorretan PPk hauteskundeak galdu ondoren, Zapalanak iragarri zuen kargu hori uzteko asmoa zuela talde parlamentarioko "diputatu xehe" bihurtzeko.

Gaur jakin da albistea eta gaur bertan Kongresuko Batzordeetan bere alderdiko bozeramaileak izendatzeko PPko talde parlamentarioaren bileran izan da Mariano Rajoy; Zaplana ez da joan.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta