logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 15:02:03
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

IRAGARPENA TELEBISTAN

Zapaterok argi utziko dio Ibarretxeri ez duela "abenturarik" onartuko

2008/04/29

Lehendakariarekin uda aurretik bilduko dela iragarri du Espainiako presidenteak, eta bertan esango dio inork ez dituela "jokoaren arauak hautsiko euskal gizartean gero eta babes gutxiago dituen proiektu batekin".
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak atzo jakitera eman zuenez, Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin biltzen denean, uda baino lehen, argi utziko dio beste behin ere ez duela "abenturarik" onartuko, lehendakariak erabakitzeko eskubidearen inguruan herri galdeketa egiteko azaldutako asmoari buruz hitz eginez.

"Inork ez ditu jokoaren arauak hautsiko euskal gizartean gero eta babes gutxiago dauzkan proiektu batekin", esan zuen atzo Zapaterok TVE telebista kateko '59 segundos' saioan.

Ildo berari jarraituta, EAEn hauteskundeak aurreratuko dituztela uste duen galdetuta, Espainiako Gobernuburuak azaldu zuen hori ez dagoela bere esku. "Nire esku dago galdeketa hori, edo legearen aurkakoa den beste edozein, egingo ez dela bermatzea". "Jarrera hau lehendakariari helaraziko diot" azpimarratu zuen eta "Euskadiren eta Espainiaren onerako" elkar ulertzea espero duela gaineratu.

Azkenik, terrorismoaren aurkako borrokari dagokionez, Zapaterok PPrekin eta EAJrekin akordio batera iristeko aukerak daudela uste du.

Ez du, ordea, ETArekin elkarrizketak berriz abiatzeko aukerarik aurreikusten. Zapaterok tinko baztertu du: "Ez dugu Etrekin hitz egingo. ETAren etorkizun bakarra armak uztea da".

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta