2008/04/28
Bergarako Udaleko osoko bilkurak ez du onartu PSEren eta EAJren "mozio etikoa", EAE-ANVk eta Aralarrek (gobernuan dauden bi alderdiak) ezezko botoa eman eta gero.
Sozialisten eta jeltzaleen mozioa errefusatzen duten hirugarren aldia da, iragan astean Arrasaten eta Hernanin ere atzera bota baitzituzten.
Bergarako saioan, EAE-ANVko sei zinegotziek eta Aralarreko hirurek aurka bozkatu dute. EAJko hiruk (beste biak ez dira udaletxera bertaratu) eta PSEko biek, aldiz, aurka. EAko zinegotzia abstenitu egin da.
"Mozio etikoa" ez ezik, EAE-ANVren eta Aralarren bi testu ere bozkatu dituzte saioan, baina biek porrot egin dute.
Orain arte, ETA gaitzestearen aurka dauden zinegotziei dimititzeko exijitzeko mozio bakarra onartu dute. Atarrabian izan zen, UPNk, PSNk eta NEBek alde bozkatu baitzuten. NaBai abstenitu zen eta EAE-ANVk aurka egin zuen.
"Mozio etikoa" bozkatuko duten hurrengo herriak Elorrio (Bizkaia), Villabona, Soraluze, Legazpi, Antzuola eta Azpeitia (Gipuzkoa) izango dira.
Euskadi Irratiko azken albistegia