2008/04/28
Xabier Iturbe Kutxako presidente berriak EAEko kutxen arteko bat-egitearen alde egin du, eta heltzear dagoen "egoera ekonomiko eta finantzarioaren ondorioz" hori lortzeko akordioa zabaldu egingo dela iritzi dio.
Halaber, Iturbek ziurtatu du Gipuzkoako aurrezki kutxaren eta lurralde osoaren egoera ekonomikoa "kaudimenduna eta sendoa" dela eta zor txikia dutela. Hori dela eta, atzeraldi ekonomikoari aurre egiteko "egoera desiragarrian" daudela ziurtatu du.
Xabier Iturbe ostiralean izendatu zuten Kutxako presidente. EAJren eta EAren hautagaia zen, eta Carlos Etxepare ordezkatu du karguan.
Gaur aurreneko agerraldia egin du Donostian, eta Etxeparek azken lau urteetan egindako lana goratu du. Gainera, orain laguntzeko prest agertu dela adierazi du.
Euskadi Irratiko azken albistegia