2008/04/28
TAU Ceramica Baskoniak laugarren urtez jarraian jokatuko du aurten Euroligako Lauko Finala. Partizanen aurkako garaipenak Madrilen jokatuko den finalerako txartela eman zion Gasteizko taldeari.
TAUren marka CSKAk gainditzen du bakarrik. Errusiarrek euren seigarren Lauko Final jarraiari egingo diote aurre. CSKA bera izango da ostiraleko TAUren aurkaria 21:00etatik aurrera. Partida Madrilgo Autonomi Erdidegoko Kirol Jauregian jokatuko dute.
Baskoniarrek bi mila zaleen babesa izango dute harmailetan Madrilen, klubak jakitera eman duenaren arabera. Azken orduotan Euroligak emandako mila sarrera saldu ditu TAUk, eta gainera euren kabuz joango diren beste mila zaleen presentzia ere espero da.
2008. urteko Lauko Finala
Montepaschi Siena - Maccabi ostirala, 18:00etan
TAU Ceramica - CSKA Mosku ostirala, 21:00etan
Hirugarren eta laugarren postuetarako partida: igandean, 18:00etan
Finala: igandean, 21:00etan
2005, 2006 eta 2007 urteetako Lauko Finalak:
2007
CSKA - Unicaja 62 - 50
Panathinaikos - TAU Ceramica 67 - 53
3-4: Tau Ceramica - Unicaja 74 - 76
Finala: Panathinaikos - CSKA 93 - 91
2006
Maccabi Tel Aviv - TAU Ceramica 85 - 70
Winterthur F.C. Bartzelona - CSKA Mosku 75 -
3-4: Winterthur F.C. Bartzelona - TAU Ceramica 82 - 87
Finala: CSKA Mosku - Maccabi Tel Aviv 73 - 69
2005
CSKA Mosku - TAU Ceramica 78 - 85
Maccabi Tel Aviv - Panathinaikos 91 - 82
3-4: CSKA Mosku - Panathinaikos 91 - 94
Finala: Maccabi Tel Aviv - TAU Ceramica 90 - 78
Euskadi Irratiko azken albistegia