logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:38:26
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Surfa

SURF/BODYBOARD

Aritz Larrinagak irabazi du euskal bodyboard zirkuitua

2008/04/28

Eneko Acero eta Txaber Trojaola, bestalde, WQS zirkuituko O’Neill Highland Open txapelketatik kanpo geratu dira.
Aritz Larrinagak irabazi du euskal bodyboard zirkuitua

argazkia handitu

Aritz Larrinagak irabazi du euskal bodyboard zirkuitua

Iazko txapelduna, Aritz Larrinaga, nagusitu zen euskal bodyboard zirkuituko lehen proban. Finalean David Perez menperatu zuen. Haize kaskarrak lana eragotzi zien, eta olatu aukeraketak garrantzi handia hartu zuen, Larrinaga oso fin aritu zelarik.

Open B mailan, Rui Ferreira portugaldarra izan zen onena. 18 urtez azpikoan, Borja Gainzarain nagusitu zen, eta 16 urtez azpikoan Pablo Zabala. Emakumezkoetan Deva Martin nagusitu zen.

Zirkuituko bigarren proba abuztuaren 9-10ean burutuko da Donostiako Zurriola hondartzan.

Euskaldunik ez Eskozian

WQS zirkuituko O’Neill Highland Open txapelketa burutzen ari dira Thurson, Eskozian, sei izarrekoa. Euskaldunik gabe gelditu da lehiaketa, Eneko Acero eta Txaber Trojaola kanporaturik gelditu ostean.

Trojaola bakiotarra lehen kanporaketan sartu zen uretara, eta laugarren, txandako azken postuan geldituta, kaleratua izan zen. Bere bi olatu onenek 2.77 eta 2.3 puntu jaso zituzten. Eneko Acero bigarren kanporaketan sartu zen, eta honek ere ez zuen egunik onena izan, laugarren gelditu zelarik. 3.83 eta 4.17 puntu jaso zituzten bere olatuek.

LEHEN KANPORAKETA
3 7.43 MASATOSHI OHNO JPN
2 8.50 JACK PERRY AUS
1 8.66 ANTONIO BORTOLETTO ZAF Black
4 5.07 TXABER TROJAOLA EUS

BIGARREN KANPORAKETA
2 9.90 NATHAN HEDGE AUS
4 8.00 ENEKO ACERO EUS
1 13.16 DARREN TURNER AUS Black
3 9.53 CLINT KIMMINS AUS

Europako junior zirkuitua

Olatu bikainekin burutu zen Penichen junior zirkuituko lehen txapelketa. Marc Lacomare frantziarra nagusitu zen, euskaldunak oso fin aritu ez ziren lehiaketan.

Mario Azurza, Borja Agote, Jatyr Berasaluze eta Unai Arizeta izan ziren hirugarren kanporaketara iritsi zirenak, eta beraiek izan ziren onenak.

EUROPAKO JUNIOR ZIRKUITUA 1 Lacomare, Marc FRA 1000
2 Veminardi, Medi REU 865
3 Toyon, Adrien REU 734
3 Huscenot, Maxime REU 734
17 Azurza,Mario EUS 402
25 Berasaluce, Jatyr EUS 362
25 Agote, Borja EUS 362
25 Arizeta,Unai EUS 362
33 Sansegundo,Marcos EUS 327

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta