logo de eitb24
2008ko maiatzak 16 | 19:43:37
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

ATHLETIC CLUB

Gurpegi: "Uste baino lasaiago egon naiz"

2008/04/28

Andosillakoa berdeguneetara itzuli zen igandean bi urteko zigorra bete eta gero, eta gola bilatu zuen gainera Real Madrilen aurka. eitb24.com-eko Athleticen blogean zure iritzia eman.
Gurpegi berdeguneetara itzuli zen igandean. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Gurpegi berdeguneetara itzuli zen igandean. Argazkia: EFE

Carlos Gupergik Bernabeun jokatu zuen igandean bi urteko zigorra bete eta gero. Jokalaria oso pozik agertu zen futbol-zelai bateko sentsazioak berreskuratzeagatik eta uste zuena baino lasaiagoa egon zela aitortu zuen.

"Nire buruan nuen partidan urduriago nintzen, baina lasai hasi dut partida eta minutuek aurrera egin ahala hobeto sentitu naiz. Pena izan da, bigarren golarekin amaitu baita neurketa", esan zuen.

Gurpegiren helburua galdutako sentsazioak berreskuratzen joatea da eta futbolarekin gozatzen jarraitzeko urte asko dituela pentsatu nahi du. Andosillakoak taldekideen babesa azpimarratu nahi izan zuen.

Gurpegik, gainera, gola bilatu zuen Real Madrilen aurka: "Saiatu naiz, baina Casillasek dena gelditu du". "Zigor handiegitzat" jo zuen jokalariak 3-0eko emaitza.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta