logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 02:53:34
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

REAL MADRIL-ATHLETIC CLUB (3-0)

Joko onak ez du saririk jaso Bernabeun

2008/04/27

Saviolak, Robbenek eta Higuainek sartu zituzten madrildarren golak. Garmendiak penalti bat huts egin zuen lehen zatian, eta futbolak Gurpegi berreskuratu du.
Carlos Gurpegi zelaietara itzuli zen. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Carlos Gurpegi zelaietara itzuli zen. Argazkia: EFE

Partida kontrolik gabe hasi zen eta gol aukerak etengabeak ziren bi ateetan. Albistea Gurpegi zen, eta bere ondoan bikain zebilen Amorebieta.

Bosgarren minutuan Casillasek partidako lehen gelditua egin zuen. Nuerketa erritmo bizikoa zen eta Saviolak Armandoren hutsa baliatu zuen gola sartzeko hamairugarrenean (1-0).

Casillas, beste aldean, partidako protagonista nagusia izan zen gelditu bikainak eginda. Are gehiago 36. minutuan Garmendiaren penalti jaurtiketa kornerrera bidali zuenean.

Lehen zatiaren azken partea eromena izan zen. Gol abaguneak ate batean zein bestean izaten ziren, Armando eta Casillas behin eta berriz behartzen. Bi atezainak bikain aritu ziren.

Bigarren zatia antzera hasi zen. Kontrolik gabe, baloia batera eta bestera eramaten zuten bi taldeetako jokalariek. Gurpegik, amestutako gola sartzeko aukera izan zuen 52. minutuan, baina nafarraren jaurtiketa kanpora joan zen gutxigatik.

62.ean Etxeberriak zelaia utzi zuen. Haren lekua David Lopezek hartu zuen, eta kapitainaren besokoa, Gurpegik.

Athletic berdinketaren bila aritu zen, baina Real Madrilek kontraerasoan partida erabakita utzi zuen. Higuainek, hirugarrenarekin, festa giroan murgildu zuen Bernabeu futbol-zelaia.

Partidako albisterik onena, Carlos Gurpegiren itzulera.

Fitxa teknikoa:

3 - Real Madril: Iker Casillas; Sergio Ramos, Pepe, Heinze, Marcelo; Gago, Guti, Sneijder (Drenthe, 86); Robben, Robinho (Robben, 73) eta Raúl (Higuain, 73).

0 - Athletic: Armando; Iraola, Gurpegi, Amorebieta, Koikili; Susaeta (Murillo, 79), Javi Martinez, Garmendia, Gabilondo (Aduriz, 77); Etxeberria (David Lopez, 64) eta Llorente.

Golak: 1-0, 13: Saviola. 2-0, 74: Robben. 3-0, 76: Higuain.

Horrela bizi izan dugu partida eitb24.com-en

Iritzia eman dezakezu eitb24.com-eko Athleticen blogean.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta