logo de eitb24
2008ko uztailak 04 | 23:28:11
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Beste kirol batzuk

ESKUBALOIA (ITXAKO-DUNAFERR)

Itxakok EHF Kopako finala jokatuko du

2008/04/27

Nafarrek Dunaferr talde hungariarrari irabazi zioten Lizarran (28-22), eta hungariarrek joaneko partidan lortutako aldeari buelta ematea lortu zuten. Finalean Volgogradeko Dinamoa izango dute aurkari nafarrek.
Itxako EHF Kopako finalerako sailkatu da. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Itxako EHF Kopako finalerako sailkatu da. Argazkia: EFE

Erlazionatutako albisteak

Itxako Nafarroak bere historiako orrialderik disdiratsuena idatzi du bere aurreneko Europako finalerako txartela lortuta. Lizarran jokatutako itzuliko partidan nafarrek joaneko lau golei buelta eman zioten Dunaferren aurkako kanporaketan (28-22).

Talde nafarrak 27-23 galdu zuen Hungarian lehengo larunbatean, baina bere zaletuen aurrean kanporaketari buelta eman eta sei golegatik irabazi zuen. Aurreneko ordu laurdenetik aurrera kontrolpean eduki zuten partida Ambros Martinen jokalariek, baina emozioak azken unera arte iraun zuen Lizarrerria pabilioian. Azken minutu horietan erabakigarria izan zen Itxakoren defentsa lana.

Gauzak horrela, nafarrek favorito zen taldeari irabazi zioten, hungariarrak EHF Kopa baitute euren sarien artean. Hala ere, bisitariek ezin izan zuten talde nafarraren defentsa lana gainditu. Itxako Volgogradeko Dinamo izango du aurkari final handian.

Hungariarrak aurretik hasi ziren markagailuan. Baina Itxakok, Nely Carlaren eta Medeirosen bitartez markagailuari buelta eman eta kanporaketa berdintzea lortu zuten hamabosgarren minutuan (8-4).

Atsedenaldira bost goleko errentarekin heldu ziren horiak (14-9). Ambros Martinen taldeak defentsa lan sendoarekin hasi zuen bigarren zatia ere eta erasoan hobetu zuten lana, hamar goleko errenta maximoa lortuz (22-12 eta 24-14).

Hala ere, hungariarrek ez zuten etsi, eta emozioa kantxara eraman zuten 0-6ko partzialarekin (24-20, 54. minutuan).

Itxakok, berriz ere defentsa lanari erreparatu zion, eta neurketaren zati erabakigarriena jokatzen jakin zuen. Beraz, bere lehen Europako finala jokatuko du, sekulako arrakasta Lizarrako taldearentzat.

Fitxa teknikoa:

28 - Itxako Nafarroa (14+14): Barbu (Navarro, o.a.); Barno (1), Nely Carla (4), Medeiros (6), Jula (-), Pinedo (5), Jessica (-), Mihai (6, 4p), Negrin (1), Berenguel (4), Egozkue (-) eta Deonise (1).

22 - Dunaferr (9+13): Ungureanu (Knezovic, o.a.); Piguiczi (2), Lovasz (4), Vincze (4), Borbas (2), Laluska (2), Ferling (5, 3p), Mortel (3p), Balogh (-) eta Tilinger (-).

Markagailua bost minutuero: 2-3, 5-4, 8-4, 10-6, 12-9, 14-9 (atsedenaldia). 18-11, 20-12, 23-13, 24-16, 25-20, 28-22 (amaiera).

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta