
2008/04/27
Osasuna esku hutsi itzuli zen Mestallatik (3-0). Ontanaya Lopez epaileak 19. minututan hartutako erabakiak partida erabaki zuen. Izan ez zen penaltia adierazi zuen eta jokaldi berean atezain gorritxoa kalera bidali zuen. Villak ez zuen hamaika metroetatik huts egin.
Lehen zatia motela eta arriskuko jokaldirik gabekoa izan zen eta horrela jarraitu zuen etxeko taldearen golaren ostean. Eliak Valentziaren bigarrena saihestu zuen atsedenaldia baino lehen.
Gorritxoek susperraldia bilatu zuten bigarren zatian, baina hamar jokalarirekin eta eroso zegoen Valentziaren aurrean ezinezkoa izan zen. Matak bigarrena sartu zuen 50. minutuan. Villak falta bat atera eta Matak, bakarrik Eliaren aurrean, 2-0ekoa jarri zuen.
Neurketako albiste pozgarria Nekounamek eman zuen. Maiatzetik ez zuen jokatzen irandarrak eta 68. minutuan Patxi Puñal ordezkatu zuen.
Bukaerarako bederatzi minuturen faltan, Joaquinek hirugarren eta azken gola erdietsi zuen. Jaitsiera postuak bi puntura ditu talde gorritxoak.
Fitxa teknikoa:
3 - Valentzia: Cañizares, Miguel, Albiol, Alexis, Caneira, Baraja (Edu, 81'), Marchena, Joaquin, Silva, Mata (Vicente, 76') y Villa (Angulo, 85').
0 - Osasuna: Ricardo, Azpilikueta, Miguel Flaño, Krutxaga, Monreal, Juanfran (Elia, 18'), Puñal (Nekounam, 69'), Astudillo, Vela, Plasil eta Sola (Daddy, 59').
Golak:
1-0, 18': Villa, penaltiz.
2-0, 51': Mata.
3-0, 83': Joaquin.