logo de eitb24
2008ko abuztuak 30 | 07:36:38
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Alaves

ALAVES-ELX (2-0)

Gasteiztarrek arnasa hartu dute

2008/04/27

Garaipen garrantzitsua lortu zuen Alavesek Adrian Lopezen bi gol ederri esker.

Partida erritmo biziz hasi zen, eta bai Alaves eta baita Elx ere golaren bila aritu ziren, gogotsu eta abiaduraz. Partidak 6. minutua bete zuenean gasteiztarrek aurreneko gola sartu zuten. Adrian Lopez izan zen golegilea, sarera bidaliz Sergio Rodriguezen pasea (1-0).

30. minutuan David Corominak min hartu zuen bikietan, eta etxekoen entrenatzaileak, Salmeronek, Edu Alonso sartu zuen zelaira eskuin hegaletik jokatzeko. Ondorioz, Tarantinok zentral postua hartu zuen eta Iñigo Calderonek, ezker hegala.

Partidak Alavesentzat itxura txarra hartu zuen momentu berean –Tarantino zelaitik at zen min hartuta- heldu zen Alavesen bigarrena (2-0). Adrian Lopez izan zen golegilea berriz ere, Toni Moralen pase bikaina baliatuz.

Bigarren zatian, Alaves, partidaren kontrola lortzen saiatu zen markagailuari eusteko baliabiderik eraginkorrena zelakoan, eta baita lortu ere. Halere, azken hamabost minutuetan Elxek neurketaren kontrola berreskuratu zuen.

Gauzak okertu ziren epaileak Gaspar Galvez egotzi zuenean (82') baina gasteiztarrek lortu zuten ezinbestekoak ziren hiru puntuak eskuratzea.

Fitxa teknikoa:

2 - Alaves: Bernardo; Iñigo Calderon, Gaspar Galvez, Coromina (Edu Alonso, 30'), Tarantino; Gabri (Stevanovic, 64'),
Sergio Rodríguez, Mehdi Lacen, Toni Moral; Adrian Lopez (Igor Martinez, 71') eta Aganzo.

0 - Elx: Willy Caballero; Fajardo, Trotta, Amaya, Bellvis; Raul Martin (Ruben, 61'), Rodri (Alvaro, 69'), Cobo, Jose Vega; Fabian Coelho (Joaquin Calderón, 61'); eta Chino Luna.

Golak: 1-0, 6': Adrian Lopez. 2-0, 33': Adrian Lopez.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta