2008/04/27
Kimi Raikkonen (Ferrari) finlandiarrak irabazi du Bat Formulako Espainiako Sari Nagusia bere taldekidea den Felipe Massa eta Lewis Hamilton pilotuen aurretik.
Alonsok lasterketa bertan behera utzi behar izan zuen 34. itzulian bere autoaren motorra apurtu eta gero, baina lasterketako aipagarriena Heikki Kovalainenek (McLaren-Mercedes) izandako istripu larri izan zen. Ospitalera eraman zuten, baina antza ondo dago.
Ferrarikoak izan ziren nagusi hasieratik. Irteeran gasolina hartzen aurrena izan zen Alonso gainditu zuen Massak.
--SAILKAPENA.
1. Kimi Raikkonen (FIN/Ferrari) 1h38:19.051.
2. Felipe Massa (BRA/Ferrari) 00:03.228-ra.
3. Lewis Hamilton (GBR/McLaren) 00:04.187.
4. Robert Kubica (POL/BMW Sauber) 00:05.694.
5. Mark Webber (AUS/RedBull - Renault) 00:35.938.
6. Jenson Button (GBR/Honda) 00:53.010.
7. Kazuki Nakajima (JAP/Williams - Toyota) 00:58.244.
8. Jarno Trulli (ITA/Toyota) 00:59.435.
9. Nick Heidfeld (ALE/BMW Sauber) 01:03.073.
10. Giancarlo Fisichella (ITA/Force India) itzuli batera.
Euskadi Irratiko azken albistegia