logo de eitb24
2008ko uztailak 19 | 19:27:22
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Bilbao Basket

BILBAO BASKET-MANRESA (89-77)

Balentria handia egin du iurbentiak play-offetarako sailkatuta

2008/04/27

iurbentia une erabakigarrienean suspertu zen, eta play-offetarako sailkatzeaz gain, Europarako txartela ere lortu zuen.
iurbentiako jokalariek play offetarako sailkapena ospatu zuten Kasillako kantxan. Argazkia: EFE

argazkia handitu

iurbentiako jokalariek play offetarako sailkapena ospatu zuten Kasillako kantxan. Argazkia: EFE

iurbentia Bilbao Basketek ACB Ligako play offetarako sailkatzea lortu zuen Kasillan Ricoh Manresa taldea 89-77 mendean hartuta. Gainera, datorren urtean Europako txapelketa baterako txartela lortu zuen ere.

Partida hasieran uste zitekeena baino berdinduagoa izan zen, eta aurreneko bi laurdenetan Manresa izan zen nagusi. Baina iurbentia une erabakigarrienean suspertu zen eta balentria handia egin zuen azkenean.

Helburua behin lortuta, zaleek, teknikariek eta jokalariek garaipena ospatu zuten. Sari polita lortu zuten bilbotarrek denboraldi bikainaren ostean.

- Fitxa teknikoa:

89.- iurbentia Bilbao Basket (23+14+23+29): Marcelinho Huertas (14), Recker (14), Quincy Lewis (15), Banic (10) y Weis (-) -hasierako taldea-; Salgado (15), Vazquez (9), Savovic (-), Pasalic (6), Ilic (6), Xabi Lopez (-) eta Zengotita (-).

77.- Ricoh Manresa (25+16+15+21): Javi Rodriguez (2), Rafa Martinez (21), Bailey (9), Alfons Alzamora (7) y Asselin (13) -hasierako taldea-; Berni Hernandez (4), Espil (-), Diego Sanchez (5), Callahan (9) eta Rey (7).

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta