2008/04/26
TAU Ceramica Baskoniak merezitako porrota jaso zuen Buesa Arenan Manel Comasen Cajasolen aurka. Baskoniarrek hasiera kaskarra izan zuten lehen laurdenean sei hiruko sartu zituen Cajasolen aurka. TAUren defentsa makala zen benetan eta aurreneko hamar minutuak 21-30eko emaitzarekin bukatu ziren.
TAUren jokoa bigarren zatian hobetu zen, baina ez markagailuan aurrea hartzeko modukoa eta sevillarrek zazpi puntuko errentarekin egin zioten aurre hirugarren laurdenari (45-52).
Hirugarren laurdenean susperraldirako gogoa erakutsi zuen TAUk eta markagailuari buelta emateko itxaropenarekin egin zion aurre azken laurdenari. Baina azken hamar minutuetan Cajasol izan zen nagusi eta garaipena lortu zuen.
Rakocevic izan zen TAUko saskiratzailerik onena 16 punturekin era Cajasolen 19 sartu zituen Tyronek.
- Fitxa teknikoa:
77 - Tau Ceramica (21+24+16+16): Planinic (2), Rakocevic (16), Mickeal (12), Singleton (8), Splitter (6) -hasierako taldea-, Teletovic (10), Sergi Vidal (9), Prigioni (8) eta McDonald (6).
85 - Cajasol(30+22+10+23): Bennett (17), Tyrone Ellis (19), Ignerski (8), De Miguel (-), Kakiouzis (18) -hasierako taldea-, Betts (9), Miso (7), Miles (4) eta Bueno (3).
Euskadi Irratiko azken albistegia