2008/04/26
Zamorak eta Etxetok Frantziako Federazioak antolatutako Pro-Am txapelketako finala jokatuko dute Bereikuaren eta Expositoren aurka ostiral gauean Baronio eta Minvielleen bikotea 35-27 gaindituta.
Irabazleek partida bikaina jokatu zuten. Atzean ondo izan zen Exposito eta aurrean azpimarratzekoa izan zen ere Bereikuaren lana.
Gauzak horrela, finala aurreko astearteko partidaren errepikapena izango da. Neurketa horretan, Bereikua eta Exposito gailendu ziren.
Euskadi Irratiko azken albistegia