logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 10:21:28
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Txirrindularitza

LIEJA-BASTOGNE-LIEJA

Klasiko handietako zaharrena, igande honetan

2008/04/26

Txirrindulari italiarrak lehen mailakoak izango dira: Damiano Cunego (Lampre), Paolo Bettini (Quick Step), eta Davide Rebellin. Jarrai ezazu lasterketa zuzenean eitb24.com-en.
Igande honetan Lieja-Bastoña-Lieja lasterketa korrituko da. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Igande honetan Lieja-Bastoña-Lieja lasterketa korrituko da. Argazkia: EFE

Igandea honetan klasika handien zaharrena korrituko da, Lieja-Bastoña-Lieja proba. 261 kilometro izango dituen lasterketak historian sartuko den txapelduna nahi du. 94. edizioa izango da aurtengoa; 2006. urtean Valverde izan zen nagusi eta iaz Di Lucarentzat izan zen garaipena.

Italiak lehen mailako txirrindulariak izango ditu: Damiano Cunego (Lampre), Amstel Gold Raceko irabazlea, Paolo Bettini (Quick Step), txapeldun olinpikoa, eta Davide Rebellin.

Parte-hartzaileak:

Liquigas, Gerolsteiner, Milram, Caisse d'Epargne, Euskaltel, Saunier Duval, Landbouwkrediet, Quick Step, Silence, Topsport, AG2R, Agritubel, Bouygues Telecom, Cofidis, Credit Agricole, Française des Jeux, CSC, High Road, Slipstream, Cycle Collstrop, Rabobank, Skil, Lampre, Tinkoff eta Barloworld.

Mikel Astarloza, Egoi Martinez, Iñaki Isasi, Ruben Perez, Jorge Azanza, Juanjo Oroz, Aitor Galdos eta Javier Aramendia txirrindulariek osatuko dute Euskaltel Euskadiko taldea.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta