logo de eitb24
2008ko uztailak 04 | 23:00:04
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Tau Baskonia

TAU CERAMICA

Will McDonald, taldearekin batera berriro ere

2008/04/26

Hala ere, klubak zigor ekonomikoa jarri zion Neven Spahijari egin kritiken ondoren.

Gasteizko klubak argitara emandako oharran, McDonaldek Neven Spahija entrenatzaileari egindako kritikek zigorra merezi dutela adierazi zuen Baskoniak. Horregaitik, "zigor ekonomikoa" jartzea erabaki zuten eta jokalari estatubatuarrak bere soldataren ehuneko 7,5 klubari eman beharko dio. Will McDonaldek zigorra "onartu" zuen.

Beraz, espedientea gorde egin da, eta estatubatuarra berriz joka dezake, entrenatzaileak horrela nahi izanez gero. Cajasolen aurkako partidan bertan izan daiteke pibota, eta Lauko Finalerako ere prest egon daiteke.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta