logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:37:09
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Tau Baskonia

TAU-CAJASOL

TAUk garaipena lortu nahi du Lauko Finala baino lehen

2008/04/25

Cajasol taldeak matematikoki ACBn jarraitzea lortu nahi du. Talde sevillarrean, Gasteizen egondako lagun zaharrak egongo dira.
TAUk garaipena lortu nahi du ACB Ligan Madrilgo Lauko Finalean pentsatzen hasteko. Argazkia: EFE

argazkia handitu

TAUk garaipena lortu nahi du ACB Ligan Madrilgo Lauko Finalean pentsatzen hasteko. Argazkia: EFE

Erlazionatutako albisteak

TAU Ceramica Baskoniak azken garaipena lortu nahi du ACB Ligan eta hori lortuta Madrilgo 'Lauko Finala' ongi prestatzen saiatuko dira.

Aurkaria, Cajasol taldea izango da eta sevillarrek modu matematikoan ACBn jarraitzea lortu nahi dute, nahiz eta badakiten partida zaila edukiko dutela, TAU laugarren sailkatua baita.

Cajasoleko entrenatzailea den Manel Comas eta bi jokalari gehiago, Elmer Bennett eta Jesus Cilla, Gasteiza itzuliko dira TAUn etapa batzuk bizi ondoren.

Comasek eta Bennettek garaipen handiak lortu zituzten TAUn. Cillak, ordea, minutu gutxi eduki zituen, Grupo Capitol Valladoliden eta Kalise Gran Canariaren aurka bakarrik jokatu zuelarik.

Buesa Arenako kantxan lagun zaharrak egongo direlarik eta burua Madrilgo 'Lauko Finalean' dutelarik, gasteiztarrak garaipena lortzen saiatuko dira gutxienez astebetez ACB Ligaz ahazteko.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta