logo de eitb24
2008ko irailak 08 | 01:35:22
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Alaves

ALAVES-ELX

Rodriguez: "Igandeko partida funtsezkoa da jaitsiera ekiditeko"

2008/04/25

Sergio Rodriguez azken ordura arteko zalantza izango da, baina Lacen, jokatzeko moduan da.
Alavesek hiru puntuak lortu nahi ditu jaitsiera postuak ekiditeko. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Alavesek hiru puntuak lortu nahi ditu jaitsiera postuak ekiditeko. Argazkia: EiTB

Sergio Rodrigez jokalari errioxarrarentzat, Elxen aurkako partida "funtsezkoa" da Bigarren B Mailarako jaitsiera postuak ekiditeko.

"Egoera oso zailean gaude eta horregatik, igandean zelaian egongo diren jokalariek ehuneko ehuna eman behar dute. Guztion parte hartzea beharko dugu jokoan egongo diren hiru puntuak lortzeko", adierazi zuen Logroñoko jokalariak.

Alavesentzat albiste onena, Medhi Lacen erabat osatuta dagoela da izan zuen eztarriko amigdalitisetik. Sergio Rodriguezen parte hartzea zalantzan dago azken unera arte.

Ustezko hamaikakoak:

Alaves: Bernardo; Calderon edo Edu Alonso, Gaspar Galvez, Coromina, Tarantino edo Calderón; Edu Alonso edo Samuel Bayon edo Gabri, Sergio Rodriguez, Mehdi Lacen, Toni Moral; Adrian Lopez y David Aganzo.

Elx: Caballero; Fajardo, Trotta, Amaya, Bellvís; Raul Martin, Cobo, Rodri, Vega; Rubén y Alvaro edo "Chino" Luna.

Epailea: Hernandez Hernandez .
Futbol-zelaia: Mendizorrotza.
Ordua: 12:00.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta