2008/04/25
Sergio Rodrigez jokalari errioxarrarentzat, Elxen aurkako partida "funtsezkoa" da Bigarren B Mailarako jaitsiera postuak ekiditeko.
"Egoera oso zailean gaude eta horregatik, igandean zelaian egongo diren jokalariek ehuneko ehuna eman behar dute. Guztion parte hartzea beharko dugu jokoan egongo diren hiru puntuak lortzeko", adierazi zuen Logroñoko jokalariak.
Alavesentzat albiste onena, Medhi Lacen erabat osatuta dagoela da izan zuen eztarriko amigdalitisetik. Sergio Rodriguezen parte hartzea zalantzan dago azken unera arte.
Ustezko hamaikakoak:
Alaves: Bernardo; Calderon edo Edu Alonso, Gaspar Galvez, Coromina, Tarantino edo Calderón; Edu Alonso edo Samuel Bayon edo Gabri, Sergio Rodriguez, Mehdi Lacen, Toni Moral; Adrian Lopez y David Aganzo.
Elx: Caballero; Fajardo, Trotta, Amaya, Bellvís; Raul Martin, Cobo, Rodri, Vega; Rubén y Alvaro edo "Chino" Luna.
Epailea: Hernandez Hernandez .
Futbol-zelaia: Mendizorrotza.
Ordua: 12:00.
Euskadi Irratiko azken albistegia