logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 14:59:39
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Reala

MALAGA-REAL SOCIEDAD

Estrada eta Ansotegi dira berritasunak deialdian

2008/04/25

Carlos Martinez eta Larrea etxean geratu dira. Azkenean, ETBk ez du partida emango.

Realak ateak itxita egin zuen lan saioa, eta ondoren Juanma Lillok 18 jokalariz osaturiko zerrenda osatu du larunbatean Malagaren aurka jokatzeko. Bertan, Ansotegi eta Estrada ziren berritasunak, eta etxean geratu zirenak kasu honetan, Carlos Martinez eta Gorka Larrea izan ziren.

Ondorengo jokalariek osatzen dute deialdia: Riesgo, Bravo; Castillo, Mikel Gonzalez, Labaka, Gerardo, Ansotegi; Garitano, Aranburu, Martí, Nacho, Estrada, Novo, Fran Mérida; Gari Uranga, Delibasic, Victor, Diaz de Cerio.

Hasierako hamaikakoan, berriz, ondorengo jokalariak espero dira: Riesgo; Gerardo, Labaka, Mikel Gonzalez, Castillo; Marti, Garitano, Aranburu; Gari Uranga, Victor edo Delibasic, Mérida edo Nacho.

Partidua, Mateu Lahozek zuzenduko du.

Talde txuri-urdina ostiral arratsaldean abiatuko da Malagara. Hurrengo lan saioa astelehen goizean egingo du Zubietan.

Azkenean partida hau ez du ETBk emango. Arrazoia, Audiovisual Sportek, partida eskaintzea debekatzen duen ohar bat izan da.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta