2008/04/25
Leopoldo Barreda PPren EAEko bozeramaileak gogorarazi du bere alderdiko zinegotziak onartu egin duela "agian" okertu egin zela Arrasaten EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako mozioaren aurrean abstenitzeko erabakia hartu zuenean. Gainera, hori azaltzea "zailegia" dela adierazi du Barredak.
RNE irratiari eskainitako elkarrizketan, Barredak ziur esan du gaur Hernanin aurkeztuko duten mozioa babestu egingo dutela, haien botoa "erabakigarria" izan daitekeelakoan. Izan ere, Arrasatekoan "ez zegoen inolako aukerarik" mozioak aurrera egiteko eta gainera, ANV "ez zuen ezertara behartzen".
Agintari popularrak azpimarratu duenez, bere alderdiaren konpromisoa "alkatetzak alderdi demokratikoentzat" berreskuratzea da eta azaldu du ez dutela zalantzan jarri mozioa nork burutu behar duen.
Euskadi Irratiko azken albistegia