logo de eitb24
2008ko abuztuak 28 | 17:55:45
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

MOZIOAK

EAJ "azkeneraino" ahaleginduko da ANV Udaletatik kentzen

2008/04/25

Erkorekaren ustez, "ANVk merezi ez zuen garaipena" lortu zuen atzo Arrasaten. Bestalde, alderdi jeltzalearen bozeramaileak eskea egin dio PSE-EEri, ez dezala modu "arduragabean" erantzun luzatu dioten eskuari.
Josu Erkoreka EAJren Espainiako Kongresuko bozeramailea. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Josu Erkoreka EAJren Espainiako Kongresuko bozeramailea. Argazkia: EFE

Josu Erkoreka EAJren Espainiako Kongresuko bozeramaileak gaur adierazi duenez, "azkeneraino" ahaleginduko dira ANV Udaletatik kentzen alkatetza duten herrietan, nahiz eta atzo PSE-EEk eta EAJk berak Arrasaten aurkeztutako mozioa atzera bota zuten. Hala, "ANVk merezi ez zuen garaipena" eskuratu zuela uste du EAJren eledunak eta "bidea prestatzeko beharra" azpimarratu du "porrota" errepika ez dadin.

TVEri eskainitako elkarrizketan Erkorekak adierazi duenez, Arrasaten gertatutakoak "autokritika" egitera behartzen ditu "Arrasatekoa aurrera eramateko moduaren inguruan".

"Ziurrenik, mozioen ideia goizegi atera zen iritzi publikora eta hedabideetara. Arrasatekoa bezalako herri batean, Udaleko erakundeak hain konplexuak izanda, eta pertsonalak eta lokalak hainbeste baldintzatzen duelarik, zuhurtasun handiagoz jokatu beharko genuke, eraginkortasuna lortze aldera", gaineratu du.

Akordioa PSE-EErekin

Bestalde, PSE-EEri luzatu dioten eskuari alderdi horrek modu "arduragabean" erantzuten badio "hauteskundeetan borroka gordina eta latza" etorriko dela ohartarazi du. Gainera, "aldaketarik ezean", lehendakari izateko hautagaia Juan Jose Ibarretxe izango dela azpimarratu du.

"Alderdi Sozialistarekin akordioa lortzeko dugun asmoa hauteskunde-kanpainan presente egon zen eta hauteskunde horietarako prestatu genuen programan agertzen zen preseski", azaldu du.

Hirukoa

Erkorekak errefusatu egin du adierazpenik egitea hirukoaren egoeraren inguruan, izan ere, ez du "hirukoaren barne egoeraren" berri. Hala ere, hirukoa "osatzen duten alderdien arteko harremanak ez dira momentu onenetik igarotzen ari", adierazi du.

"Azken urte honetan gertatu dena ikustea besterik ez da behar. EA gure bidaidea izan da hauteskundeetan koalizio moduan aurkeztera iritsi arte, baina orain alde batera utzi du erabat EAJrekin horrelako akordiorik lortzea", zehaztu du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta