logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 15:09:55
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Pilota

NAZIOARTEKO IREKIA (ZESTA PUNTA)

Arriola eta Joakin, Nazioarteko Irekiaren hasieran

2008/04/25

Lehenengoa Joxemirekin ariko da estreineko partidan, eta bigarrenak Aizpuruarekin batera jokatuko du jarraian.

Arriola eta Joakin profesionalak Durangoko Ezkurdi frontoian 18:30etan hasiko den Master Jai zesta punta Irekiaren lehenbiziko jardunaldiaren protagonistetako bi izango dira.

Jonek lehenengo kanporaketan hartuko du parte eta, Joxemirekin batera, Txelis-Asiainen kontra neurtuko da. Azken bi hauek goi-mailako pilotariak dira eta ia berrogeita hamar kirolari hartuko duen torneo honetan bere kalitatea erakusten saiatuko dira.

Jarraian, arratsaldeko bigarren lehian, Joakinen txanda helduko da. Hau sasoian dago, baina Donibane Lohizuneko finalera ailegatu denez, 48 ordutan hiru partida jokatu beharko ditu eta berarentzat hori desabantaila izan daiteke. Norgehiagoka erakargarri honetan, markinarrak, iragan hilabetean kantxa honetan bertan Durangoko Irekia irabazi zuenak, Aizpurua izango du lagun eta bere aurkariak Iturrino eta Onaindia izango dira.

Alberdi II eta Barrondo zain daude

Alberdi II.ak eta Barrondok kanporaketa hauek arreta handiz jarraituko dituzte, handik aterako baitira bigarren faseko aurkariak. Joxemi-Arriola eta Txelis-Asiainen arteko neurketaren garaileak Alberdi II eta Urbietaren kontra ariko dira, eta Iturrino-Onaindiak edo Aizpurua-Joakinek, berriz, Alberro-Barrondoren aurka jokatuko dute maiatzaren 9, 10 eta 11n ospatuko den bigarren fase honetan.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta