logo de eitb24
2008ko irailak 08 | 01:36:40
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

MOZIOAK PORROT EGIN DU ARRASATEN

Arrasateko EBko zinegotziak alderditik kanporatu dituzte

2008/04/25

Hala jakinarazi du Gaspar Llamazaresek. Mikel Aranak berretsi du EBko zuzendaritzak ez duela Arrasateko hiru zinegotzien erabakia konpartitzen, baina alderdiaren estatutuen arabera jokatu zutela adierazi du.

Gaspar Llamazares IUko koordinatzaile nagusiak jakinarazi duenez, Arrasateko Ezker Batuko hiru hautetsiak alderditik kaleratu dituzte, atzoko osoko bilkuran PSEk eta EAJk ANVren kontra aurkeztutako zentsura mozioa aurrean bateak aurka bozkatu zuelako eta beste biak abstenitu egin zirelako.

Llamazaresen hitzetan, atzo Arrasateko udaletxean gertatu zenak "ez dio mesederik egiten demokraziari eta alderdi politiko demokratikoen porrota baino ez du irudikatzen".

Iuko buruzagiak adierazi duenez, dagoeneko jakinarazi diete hiru zinegotziei alderditik kanpo daudela. Horrez gain, Ezker Batuak eta IUk egingo dituzten datozen batzarretan estatutuak aldatuko dituztela iragarri du horrelako egoerak berriro errepika ez daitezen.

Bestalde, Mikel Arana Ezker Batuko Presidentziako bozeramailea "desengainatuta" eta "frustrazioak" jota agertu da atzo Arrasaten bizi izandako "ikuskizunaren ondorioz". Alabaina, Arrasateko zinegotziek EBren estatutuen arabera jokatu zutela eta, beraz, "zigorretaz" hitz egin ezin daitekeela adierazi du.

Aranak argi utzi nahi izan du Ezker Batuaren zuzendaritzak ez duela Arrasateko hiru zinegotzien erabakiarekin bat egiten, baina alderdiaren estatutuak udal taldeei horrelako erabakiak hartzeko ahalmena ematen diela esan du. Nolanahi ere, maiatzaren 31an eta ekainaren 1ean egingo duten Biltzar Nagusian estatuak aldatuko dituztela azpimarratu du.

EAJk eta PSEk aurkeztutako zentsura mozioak alderdi horien babesa baino ez zuen jaso. EB-Zutikeko bi zinegotzi, EA eta Alderdi Popularra abstenitu egin ziren. EB-Zutikeko hirugarren zinegotziak, Aralarrek eta ANVk, berriz, kontra bozkatu zuten.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta