2008/04/24
Juan Ignacio Perez Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) egungo errektorea kargu horretarako hautagai bakarra da, Hauteskunde Batzorde Nagusiak Antonio Vera Lopez Algebrako katedradunaren hautagaitza baztertu ondoren.
EHUko iturriek informatu dutenez, Hauteskunde Batzordeak Veraren hautagaitza errefusatu du 30 sinadura behar zituelako eta 29 bakarrik aurkeztu dituelako.
Gainera, hautagai horrek bere taldea osatuko zuten lagun biren izena bakarrik eman zuen, organo horrek izango lukeen egitura zehaztu zuen arren.
Vera Lopezek gaur eguerdira arteko epea zuen hautagaitza zuzentzeko. Hauteskunde Batzordeak iragan astelehenean antzeman zituen hautagaitza horretako akatsak.
Hauteskunde Batzordearen erabakiaren ostean, EHUko errektorearen hautaketa prozesuak hautagai bakar batekin jarraituko du aurrera, eta maiatzaren 22an bukatuko da.
Euskadi Irratiko azken albistegia