logo de eitb24
2008ko abuztuak 30 | 02:45:15
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Bilbao Basket

BILBAO BASKET

Huertas: "Igandekoa partida bat gehiago da"

2008/04/24

iurbentiak partida garrantzitsua jokatzen du Manresaren aurka eta zaletuak saritu nahi ditu garaipena lortuz.
Huertasek, zaletuak saritu nahi ditu Manresaren aurka garaipena lortuz. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Huertasek, zaletuak saritu nahi ditu Manresaren aurka garaipena lortuz. Argazkia: EFE

Marcelinho Huertas, iurbentiako jokalriak, Manresaren aurkakoa "partida bat gehiago da" adierazi zuen, nahiz eta garaipenak 'play off'ean sartzea ekarri dezakeen.

"Guretzat partida bat gehiago da, 'play off'ean sartzea ekarri dezakeen arren, baina beste edozein partida bezala prestatu behar dugu", adierazi zuen iurbentiako joko antolatzaileak.

Manresak ez du ezer jokoan, baina ala eta guztiz ere, Marcelinhok honako mezua bidali zuen: "Presio gabe etorriko dira eta talde lehiakor batekin. Rafa Martinez, Javi Rodriguez eta Josh Asselin bezalako jokalari trebeak dituzte".

Zaletuen inguruan ere hitz egin zuen Huertasek: "Zaletuek ongi egin dute beraiei zegokien lana. Asteburu honetan, klubean inoiz gertatu ez den zerbait ospatzera etorri daitezke. 'Play off'ean sartzea lortu dezakegu alde batetik eta hurrengo denboraldian Europan jokatzea bestaldetik".

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta