2008/04/24
Marcelinho Huertas, iurbentiako jokalriak, Manresaren aurkakoa "partida bat gehiago da" adierazi zuen, nahiz eta garaipenak 'play off'ean sartzea ekarri dezakeen.
"Guretzat partida bat gehiago da, 'play off'ean sartzea ekarri dezakeen arren, baina beste edozein partida bezala prestatu behar dugu", adierazi zuen iurbentiako joko antolatzaileak.
Manresak ez du ezer jokoan, baina ala eta guztiz ere, Marcelinhok honako mezua bidali zuen: "Presio gabe etorriko dira eta talde lehiakor batekin. Rafa Martinez, Javi Rodriguez eta Josh Asselin bezalako jokalari trebeak dituzte".
Zaletuen inguruan ere hitz egin zuen Huertasek: "Zaletuek ongi egin dute beraiei zegokien lana. Asteburu honetan, klubean inoiz gertatu ez den zerbait ospatzera etorri daitezke. 'Play off'ean sartzea lortu dezakegu alde batetik eta hurrengo denboraldian Europan jokatzea bestaldetik".