2008/04/24
Jose Maria Salmeron entrenatzaileak, igandean Elxen aurka, bi aurrelarirekin jokatzea pentsatuta dauka. Partida garrantzitsua da eta horregatik, Aganzo eta Adrian Lopez hasieratik jarri nahi ditu.
Hau ikusita, Alavesen hasierako hamaikakoa honakoa izan daiteke: Bernardo; Edu Alonso, Gaspar Galvez, David Coromina, Tarantino; Igor Martinez, Sergio Rodriguez, Mehdi Lacen, Toni Moral; Adrian Lopez eta Aganzo.
Aipatutako jokalarietatik, Sergio Rodriguez arazo fisikoekin dabil eta Lacen erdilaria, eztarriko amigdalitisetik sendatzen ari da.
Adrian Lopezek, honakoa adierazi zuen entrenamendua bukatu ondoren: "Jadanik ondo aurkitzen naiz, Elxen aurka jokatzeko moduan bai behintzat".
Euskadi Irratiko azken albistegia