logo de eitb24
2008ko uztailak 19 | 19:26:12
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Alaves

ALAVES

Salmeronek bi aurrelarirekin jokatu dezake igandean Elxen aurka

2008/04/24

Adrian Lopez lesiotik sendatu eta gero, gasteiztarren entrenatzaileak, hasieratik jarriko du Aganzorekin batera.
Lacen erdilariak hasieratik jokatuko du igandean eztarriko amigdalitisa gainditzen badu. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Lacen erdilariak hasieratik jokatuko du igandean eztarriko amigdalitisa gainditzen badu. Argazkia: EiTB

Jose Maria Salmeron entrenatzaileak, igandean Elxen aurka, bi aurrelarirekin jokatzea pentsatuta dauka. Partida garrantzitsua da eta horregatik, Aganzo eta Adrian Lopez hasieratik jarri nahi ditu.

Hau ikusita, Alavesen hasierako hamaikakoa honakoa izan daiteke: Bernardo; Edu Alonso, Gaspar Galvez, David Coromina, Tarantino; Igor Martinez, Sergio Rodriguez, Mehdi Lacen, Toni Moral; Adrian Lopez eta Aganzo.

Aipatutako jokalarietatik, Sergio Rodriguez arazo fisikoekin dabil eta Lacen erdilaria, eztarriko amigdalitisetik sendatzen ari da.

Adrian Lopezek, honakoa adierazi zuen entrenamendua bukatu ondoren: "Jadanik ondo aurkitzen naiz, Elxen aurka jokatzeko moduan bai behintzat".

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta