logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 00:57:11
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Reala

REALA

Lillok mugimendu gehiago nahi ditu aurrealdean

2008/04/24

Malagaren aurkako partida oso garrantzitsua da gipuzkoarrentzat. Realeko aurrelaria den Delibasicek, hasieratik gustora asko jokatuko lukeela adierazi du.
Lilloren ustez, bere taldeak, egiten duen jokoa hobetu behar du. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Lilloren ustez, bere taldeak, egiten duen jokoa hobetu behar du. Argazkia: EiTB

Juan Manuel Lillo datorren larunbateko partidaren garrantziaz mintzatu zen. "Final baten itxura du aldez aurretik" esan zuen, "baina ondoren beste zelaietan emango diren emaitzek esango digute partidaren benetako garrantzia".

Partidari buruz ondorengoa aipatu zuen. "Ez dut uste oso partida irekia izango denik" esan zuen. "Argi dago partidan zehar eman daitezkeen egoera desberdinak (gola lehenengo minutuetan, jokalariren bat egotzi…) markatuko dutela" . Malagari buruz "ondo eraikitako taldea da, mentalki egoera onean dagoena" azpimarratu zuen.

Astean zehar jaso dituen kritikei buruz ere mintzatu zen. "Eztabaida kirol arloan kokatzeak pozten nau. Ona da, azken finean, futbolari buruz ari gara". Dena den, joko sistemen etengabeko aldaketaren eztabaidaren harira, bera karguan dagoenetik zazpi jokalari beti postu berean aritu direla gogoratu zuen.

Taldeak joko aldetik hobetu beharra duela onartu zuen. "Egia da. Zentzu horretan, aurrealdean mugimendu gehiago behar ditugu, hori da faltan botatzen dudana. Gainontzean, jokalarien erantzunarekin oso gustura nago".

Vigoko joko sistema bera

Goizean ikusi denagatik, badirudi, Reala Vigon aritu zen joko sistema berberarekin ariko dela Malagaren aurka. Hala balitz, ondorengo jokalariak ariko lirateke hasieratik: Riesgo; Gerardo, Labaka, Mikel Gonzalez, Castillo; Marti, Garitano, Aranburu; Gari Uranga, Victor edo Delibasic, Nacho edo Merida.

Andrija Delibasicek badu hasieratik jokatzeko itxaropenik. "Entrenatzaileak erabaki behar du, baina gustura arituko nintzateke bai. Sportingi presioa sartu nahi diogu. Horretarako, gure lana behar bezala egitea besterik ez dugu” adierazi zuen.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta