logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 14:59:56
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

ATHLETIC CLUB

Gurpegi: "Batzuei min emango die ni zelaian ikusteak"

2008/04/24

Ustaritzek min hartu du ezker izterrean eta ezin izango du Bernabeun jokatu. Horrenbestez, Gurpegik erdiko atzelari gisa joka dezake. eitb24-ko Athleticen blogean zure iritzia eman.

Carlos Gurpegik zama ikaragarria kendu du gainetik. Gaurtik futbolari sentitzen da berriz. "Egun polita eta garrantzitsua da. Amaitu da. Zama handia kendu dut gainetik", adierazi du Gurpegik.

Andosillako jokalariak esker oneko hitzak izan ditu gurutzebidean lagun izan dituen guztientzat. Halaber, gogor kritikatu zutenak ere gogoratu ditu. "Antonio Reina atleta, Espainiako Atletismoko Federazioko presidente Odriozola eta Tito Irazustari min emango die ni zelaian ikusteak".

Argitu beharreko guztiak argitu ondoren, aurrera begiratzea gura du erdilari zuri-gorriak. "Ametsetan ehun aldiz baino gehiagotan sartu dut gola Bernabeun", esan du. Hala ere, ez daki nola erantzungo duen. Luzaroan egon da jokatu ezinda. "Fisikoki ez dakit nola erantzungo dudan. Gorputzak aski da esan arte egongo naiz berdegunean".

Ustaritzek min hartu du

Gurpegik igandetik zekien hasieratik jokatuko duela Bernabeun. Hasiera batean euskarrian aritzekoa zen, baina Ustaritzen lesioak –ezker izterrean hartu du min- Gurpegiren postua atzeratzera behartu lezake Caparros. Murillo eta Garmendia dira Ustaritzek utzitako lekua betetzeko hautagai nagusiak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta