
2008/04/24
Osasunako atezain Ricardok argi dauka orain artean gertatutakoari bueltaka jarraitzerik ez dutela: "Azken porrotak ahaztuta behar du jada, eta aurretik dugunari erreparatu behar diogu, bost partida geratzen zaizkigu. Baikorrak izan behar dugu, eta edozein talderi irabazi diezaiokegula pentsatu. Edonoren aurka galdu dezakegula ere egia da, baina garaipenaren bila zelairatu behar dugu beti", esan du gorritxoen atezain beteranoak.
Eta horrexegatik, Mestallan berdintzearekin ere ez da konformatzen Ricardo. Berdinketa bat lortuz gero Valentziak gorritxoen atzetik jarraituko du sailkapenean, eta jaitsiera postuetatik kanpo jarraituko dute nafarrek, era berean, baina berdinketaren bila zelairatzeaz arriskutsuegia da Ricardoren esanetan: "Mestalla bezalako zelai batetan, eta Valentziak duen kalitatearekin ez dago fidatzerik, ezin dugu berdinketaren bila zelairatu, horrek ez baitu berdinketa ziurtatzen. Gure armak erakustera joango gara, arriskutsuegia da berdinketaren bila irtetea", esan du Ricardok.
Osasunaren gol lehortearen inguruan, Bartzelona ere antzeko egoeran dela gogoratu du Ricardok, eta munduko onenek bolada txarrak izaten badituzte Osasunako jokalariek ere izatea normaltzat jo du. Gainera, etxetik kanpo azken boladan oso gol gutxi jaso dutela gogoratu du Ricardok, (azken lau irteeretan ez dute gol bakar bat ere jaso).