logo de eitb24
2008ko maiatzak 17 | 07:03:38
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

ATHLETIC CLUB

Gabarraren 25. urteurrena, gaur, ETB-2n

2008/04/30

ETB-2k saio berezia eskainiko du gaueko 22:00etatik aurrera Athleticek 82-83 liga titulua eskuratu zueneko 25. urtemugarekin bat eginez.
Saio berezia eskainiko du ETB-2k Athleticek 82-83 denboraldian lortu zuen Liga titulua oroitzeko. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Saio berezia eskainiko du ETB-2k Athleticek 82-83 denboraldian lortu zuen Liga titulua oroitzeko. Argazkia: EiTB

Maiatzaren 1ean, Athleticek liga eskuratu zueneko 25. urtemuga ospatuko da eta , ETB-2k "Por el rio Nervion" saio berezia eskainiko du apirilaren 30ean. Ligako zazpigarren titulua eskuratu zuen Athleticek 82-83 denboraldian Las Palmas 1-5 irabazita.

Garaipen hura, gabarran txangoa eginez ospatu zuten Athleticeko jokalariek estreinakoz. Saio horren grabaziorako EiTB orduko txapeldun guztiak biltzen saiatu da eta eurekin batera orduan izandako sentsazioak berreskuratzen saiatuko da. Jokalari zuri-gorri ohiek garaipena ospatzeko Areetatik Bilbora gabarran egin zuten txangoa oroituko dute.

Egun horretako ospakizunen irudi guztiak bilduko ditu ETB-2ko saioak apirilaren 30ean, 23:00etatik aurrera. Bertan titulua eskuratu zuten protagonista gehienak izango dira: Andoni Zubizarreta, Andoni Goikoetxea, Iñigo Lizeranzu, Dani, Sarabia, Salinas anaiak eta ametsa posible egin zuten beste asko. Saio bereziaren ostean, La caja negra-n ere Athleticek garaipenak lortzen zituen garaiaz arituko dira.

Eman zure iritzia gai honi buruz. Idatz ezazu zure artikulua edo beste zaleen artikulua komentatu. Bidal itzazu zure argazkiak eta bideoak. Hau guztia Athleticen- blogean.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta