logo de eitb24
2008ko uztailak 19 | 19:35:21
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

HITZALDIA

EAJren eta PSEren arteko "akordio instituzionala" nahi du Bilbaok

2008/04/24

Bizkaiko ahaldun nagusiaren iritziz, akordio "politiko eta instituzionalak" "esparru juridiko-politiko berria" eraikitzea ahalbidetu beharko luke. Gainera, kontsulta egiteari uko egin dio, ETA existitzen den bitartean.
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. Argazkia: Sabino Arana Fundazioa

argazkia handitu

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. Argazkia: Sabino Arana Fundazioa

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak EAJren eta PSE-EEren artean "akordio handia" lortzea proposatu du, "esparru juridiko-politikoa" aldatzeko eta "geure etorkizuna erabakitzeko gaitasuna" gauzatzeko.

Bilbaok hitzaldia eskaini zuen atzo Sabino Arana Fundazioan.

Bertan, Lizarra-Garaziko Akordioak eta "PSE-EEk eta PPk osatutako 'ezetzaren' fronteak" porrot egin zutela gogorarazi zuen EAJko buruzagiak.

Bere ustez, euskal ideologia bakoitza ("nazionalista demokratikoak", eskuin "espainolista", sozialismoa eta "bere burua abertzaletzat duen ezkerra") ez da gauza bera bakarrik "Euskadiren orainaldia eta etorkizuna zuzentzeko".

Hori dela eta, "akordio handia" lortzea "sozialistek eta nazionalista demokratikoek" baino ezin dutela egin defendatu zuen.

Dena dela, "akordioa posible izateko bi aldeak prest egon behar dira, eta gaur egun badirudi Alderdi Sozialista ez dagoela prest", gaineratu zuen.

Akordio horrek "gatazka politikoa" konpontzea, "esparru juridiko-politiko" berria eraikitzea eta "geure etorkizuna erabakitzeko gaitasuna gauzatzea" ahalbidetu beharko luke, haren esanetan.

Kontsultarik ez ETA existitzen den bitartean

Bestalde, Bilbaok iritzi zion ETAk indarkeriarekin jarraitzen duen bitartean "herri honek gaixo" jarraituko duela eta, beraz, ezin izango direla bereizi lehendakariaren kontsulta eta terrorismoaren eragina.

"Kontsulta edo galdeketa baten bitartez gizarteak bere iritzia normaltasunez eman dezan, ezin da indarkeriarik egon", nabarmendu zuen. Gainera, kontsulta eginez gero, "batzeko, eta ez banantzeko", egin behar dela esan zuen.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta