2008/04/23
Erritmo bizian eta berdintasun handiz hasi zen laugarren postua eskuratzeko norgehiagoka, bai jokoari eta bai markagailuari zegokionez ere. Lehen laurdenaren bukaeran etxekoak aurretik bukatu zuten puntu bakarreko aldeaz (24-23).
Bigarren laurdenean, Spahijaren mutilak aurkaria baino gehiago izan ziren, batez ere hasieran eta markagailuan aldea zabaltzea lortu zuen. Defentsa gogorra eta erasoan ondo ibiliz, TAU aurretik joan zen atsedenaldira emaitzaz.
Atsedenaldia eta gero, denak berdin jarraitzen zuen. TAU jaun eta jabe zen jokoan eta markagailuan aldea handituz zihoan. Valentziarren entrenatzailea saiatu zen bere jokalariei aginduak ematen, baina alferrik. Pamesak besoak jaitsi zituen eta Baskoniak hamahiru puntuko errenta lortu zuen partidaren azken txanpan lasai jokatzeko (67-54).
Pamesak lan zaila zuen hamahiru puntuko desabantailari buelta emateko eta gainera etxeko taldeak ez zion inolako erraztasunik eman. Azkenean, TAUk garaipen erosoa lortu (91-73)eta laugarren postua ziurtatu zuen.
Baskoniaren hurrengo helburua madrilgo Lauko Finala da.
Fitxa teknikoa:
TAU Ceramica: Planinic (11), Racocevic (9), Mickeal (16), Teletovic (11), Splitter (19) –hasierako bostekoa- Prigioni (2), Vidal (16) eta Singleton (7).
Pamesa Valencia: Barac (4), Williams (6), Milojevic (16), House (13), Douglas (10) –hasierako bostekoa- Oliver (5), Claver (0), Miralles (3), Garces (7), Urtasun (0) eta Timinskas (9).
Euskadi Irratiko azken albistegia