logo de eitb24
2008ko abuztuak 30 | 11:19:15
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Alaves

ALAVES

Alavesek hiru zalantza eta bi baja ditu iganderako

2008/04/23

Mehdi Lacenen, Sergio Rodriguezen eta Adrian Lopezen parte hartzea zalantzan dago eta Pablo Casar eta Chema Mena baja zihurrak dira.
Salmeronek baja eta zalantza asko ditu iganderako, baina Adrian Lopez jokatzeko prest egon daiteke. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Salmeronek baja eta zalantza asko ditu iganderako, baina Adrian Lopez jokatzeko prest egon daiteke. Argazkia: EiTB

Alavesek, ez daki, Mehdi Lacen, Sergio Rodriguez eta Adrian Lopez jokatzeko moduan egongo diren hurrengo igandean Mendizorrotzan (12:00etan) Elxen aurkako partidarako.

Medhi Lacen, etxera bidali behar izan zuten taldeko medikuek sukarra eta ondoez orokorra zuelako.

Sergio Rodriguezi dagokionez, zelai erdiko jokalariak gimnasioan ariketa bereziak egin behar izan zituen, baina Adrian Lopez prest egon daiteke iganderako, izan ere eboluzio ona erakusten baitu eta badirudi aste hasierako lesioa atzean uzten ari dela.

Deportivotik etorritako jokalaria, ostegunean, entrenamenduetara bueltatzea espero da.

Bestalde, Pablo Casar eta Chema Mena baja zihurrak dira Elxen aurkako partidarako.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta