logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:35:06
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Reala

REAL SOCIEDAD

Aranburu: "Irabazten badugu ilusioa berpiztu egingo da"

2008/04/23

Nasticen aurka berdindu izanak zaleengan etsipen puntu bat sortu du.
Aranburuk zaleen konfidantza berreskuratu nahi du malagaren aurka garaipena lortuz. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Aranburuk zaleen konfidantza berreskuratu nahi du malagaren aurka garaipena lortuz. Argazkia: EFE

Mikel Aranburuk ere badaki aurreko igandean Realak ez zuela partida ona jokatu Nasticen aurka. "Hobetu beharra" dutela onatu zuen.

"Aurreko partidan aukerak sortzea asko kosta zitzaigun. Gutako bakoitzak hobetu behar du bere jokoan" adierazi zuen.

Dena den, bere ustez taldea gai da "edozein tokitan" irabazteko, eta Malagaren aurkako partida oso aukera ona dela uste du. "Irabazten badugu, ilusioa itzuliko da" esan zuen.

"Partida aproposa da konfidanta puntu hori berreskuratzeko" azpimarratu zuen.

Nacho etxera bueltatuko da

Nachorentzat hunkigarria izango da larunbatean Malagan (20:00 ETB) jokatzea. "Hunkigarria izango da, han jaio naizelako eta familia eta lagunak han ditudalako. Aurkariaren kamisetarekin izango naiz, baina ongi etorria izatea espero dut. Ea gauzak ondo ateratzen diren, partida ona jokatzen dugun eta hiru puntuak eskuratzen ditugun".

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta