2008/04/23
Asteazken honetan Flecha Valona lasterketaren 73. edizioa korrituko da. Faborito nagusien artean, Damiano Cunego, Amstel Gold Raceko txapelduna, eta proba berean hirugarren sailkatu zen Alejandro Valverde.
Mikel Astarloza, Egoi Martinez, Iñaki Isasi, Ruben Perez, Jorge Azanza, Juanjo Oroz, Aitor Galdos eta Javier Aramendia txirrindulariek osatuko dute Euskaltel Euskadiko taldea.
199,5 kilometroko ibilbidea izango du probak. Irteera Charleroin izango da eta helmuga "Huy Harresian". Igor Astarloak garaipena eskuratu zuen bertan 2003. urtean. Azkeneko igoera horrek erabakiko du lasterketa. Hormaren malda % 9,3koa da.
Euskadi Irratiko azken albistegia