2008/04/22
Talde valentziarra hartzeko, baskoniarrek Simas Jasaitis lesionatuaren eta taldetik at den Will McDonalden bajak izango dituzte. Grupo Capitol Valladoliden aurka lortutako garaipenaren ondoren, TAUren entrenatzaileak, Neven Spahijak, sentsazio positiboak errepikatzea jarri du helburu.
“Taldeak berriz ere ondo joka dezan gura dut, Valladoliden ikusi ahal izan zen bezala. Kontzentrazio handiz eta partida ondo prestatuta, horrelako neurketa garrantzitsuetan egin behar den bezala, eta biharkoa garrantzitsua da, zalantzarik gabe”, azpimarratu zuen.
Spahijak asteko entrenamenduetan taldea “ondo” ikusi zuela aitortu zuen, baina jarraian Jasaitisen bajari eta barneko jokalarien faltari erreparatu zien.
“Zalantza barik, zaila da Pamesa bezalako talde baten aurka jokatzea pibot baten bajarekin, eta Jasaitis bezalako hegaleko garrantzitsu bat falta denean. Hala ere, ondo prestatu dugu partida bi gizon hauek ez direla egongo jakinda. Okerragoa litzateke partidan zehar galduko bagenitu”, gaineratu zuen.
Euskadi Irratiko azken albistegia