
2008/04/22
Asteazkenean beteko da astebete, Xabi Prietok, eskubiko besoko kubito eta radioa apurtu zituela eta zer nola dagoen azaldu nahi izan zuen.
"Dagoeneko ez dut minik" adierazi zuen.
"Lehen bi egunetan nahikoa min izan dut, baita gauetan ere, baina dagoeneko ez. Egia esan, besoa hautsi ondoren buruari bueltak ematen dizkiozu goiz hartan, orkatilan bihurritua nuela eta, ez entrenatzekotan izan nintzelako. Dena den, aurrera begiratu behar dut. Hala, hurrengo astean erreabilitazio lanarekin hastea nahi nuke. Nire helburua denboraldia amaitu aurretik berragertzea da”.
Joko sistemarekin bueltaka
Gainontzean, Realak Nasticen aurka hutsean berdindu ondoren Juanma Lilloren joko sistemak dira hizpide. Hiru partidetan hiru desberdin egituratu ditu, eta emaitzak ez dira onak izan.
Martik esaterako igandean jokatu zuen postu horretan, eskubian, "oso eroso" jokatu zuela adierazi nahi izan zuen. Garitanok, berriz, planteamendu berrietara ohitzeko denbora beharko dutela onartu zuen: "Entrenatzaile bakoitzak bere asmoak ditu, eta denbora behar dugu, baina hori da hain justu ez duguna, astebururo partidak ditugulako".