logo de eitb24
2008ko abuztuak 30 | 08:16:42
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Reala

REAL SOCIEDAD

Prietok denboraldia amaitu aurretik berragertu nahi du

2008/04/22

Datorren astean erreabilitazio lanari ekingo dio.
Xabi Prietok erreabilitazio lanari ekingo dio eta denboraldia amaitu aurretik berragertu nahi du. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Xabi Prietok erreabilitazio lanari ekingo dio eta denboraldia amaitu aurretik berragertu nahi du. Argazkia: EiTB

Asteazkenean beteko da astebete, Xabi Prietok, eskubiko besoko kubito eta radioa apurtu zituela eta zer nola dagoen azaldu nahi izan zuen.
"Dagoeneko ez dut minik" adierazi zuen.

"Lehen bi egunetan nahikoa min izan dut, baita gauetan ere, baina dagoeneko ez. Egia esan, besoa hautsi ondoren buruari bueltak ematen dizkiozu goiz hartan, orkatilan bihurritua nuela eta, ez entrenatzekotan izan nintzelako. Dena den, aurrera begiratu behar dut. Hala, hurrengo astean erreabilitazio lanarekin hastea nahi nuke. Nire helburua denboraldia amaitu aurretik berragertzea da”.

Joko sistemarekin bueltaka

Gainontzean, Realak Nasticen aurka hutsean berdindu ondoren Juanma Lilloren joko sistemak dira hizpide. Hiru partidetan hiru desberdin egituratu ditu, eta emaitzak ez dira onak izan.

Martik esaterako igandean jokatu zuen postu horretan, eskubian, "oso eroso" jokatu zuela adierazi nahi izan zuen. Garitanok, berriz, planteamendu berrietara ohitzeko denbora beharko dutela onartu zuen: "Entrenatzaile bakoitzak bere asmoak ditu, eta denbora behar dugu, baina hori da hain justu ez duguna, astebururo partidak ditugulako".

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta