logo de eitb24
2008ko uztailak 09 | 09:49:09
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Pilota

ZESTA PUNTA

Finalerdietarako sailkapena Biarritzen erabakiko da

2008/04/22

Zen eta Bereikua bi lehiak desorekatzen saiatuko dira.

Pro-Am txapelketako ligaxkako partidak astearte honetan jokatuko dira (apirilak22an, 21:00etatik aurrera) Biarritzeko Jai Alain eta bertan txapelketako finalerdiak erabakiko dira.

Zamora-Etxeto bikotea Bereikuaren eta Expositoren aurka jokatuko dute eta Zen-Journalde bikoteak Baronioren eta Minvielleren aurka jokatuko du. Zenek eta Journaldek sei tantu egitearekin nahikoa dute, baina aurkariek irabazi beharra daukate puntu bakarraz bada ere.

Beste taldean ere berdinketa hirukoitza eman daiteke Baronio-Minvielle bikoteak Zen eta Journade gainditzen badituzte. Olharanek eta Jon Arriagak, zen-Journalde bikotearen garaipena itxoiten dute, baita hauen porrota ere askogatik baldin bada.

Partidak nola bukatzen diren itxoin beharko da finalerdietako kanporaketak nola geratzen diren ikusteko. Finalerdi horiek, ostegunean Biarritzen eta ostiralean Paun jokatuko dira.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta