logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 15:07:31
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Beste kirol batzuk

ERDI EUROPAKO RALLYA

Marc Comak erorikoa izan du eta lasterketatik at geratu da

2008/04/22

Katalanak kolpe handia hartu zuen eskuin belaunean eguneko lehenengo bereziaren zati azkar baten.
Marc Coma Erdi Europako Rallya utzi behar izan du eroriko baten ondorioz. Argazkia: Repsol Team

argazkia handitu

Marc Coma Erdi Europako Rallya utzi behar izan du eroriko baten ondorioz. Argazkia: Repsol Team

Erdi Europako Rallyaren lehenengo etapa irabazi eta gero, ez zuen egun ona eduki bigarren etapan, Repsol KTM Teameko pilotuak. Goizean goiz, bereziaren irteerarantz zihoanean, lehenengo loturan, auto batek jo zuen intermitenteari eman gabe, ezkerrerantz egin zuen bapatean. Zorionez, oso astiro erori zen eta Comak lehenengo irteera hartu ahal izan zuen.

Baia Marerainoko 30 kilometroko lotura egin ondoren, mekanikariek gogor lan egin zuten motorra konpontzeko. Bien bitartean, Marc eta bere taldea pilotuaren eskuin belauna aztertzen aritu ziren. Errepidera irten eta 40 Km-ko lotura egin zuen eguneko bigarren berezian parte hartzeko eta, orduan, Repsol KTM Team-eko pilotuak laguntza parkera itzuli behar izan zuen, ondorioz, Dakar Serietako proba utzi zuelari.

Coma etxera itzuliko da, Baia Maretik Bartzelonara, Vienan eskala eginez.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta