logo de eitb24
2008ko maiatzak 17 | 06:32:50
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

ATHLETIC CLUB

Etxeberriak futbola utziko du 2010ean

2008/04/22

Elgoibarko jokalariak bere kirol ibilera Athleticen bukatuko duela adierazi zuen Radio Euskadiko 'Fuera de Juego' saioan.

Joseba Etxeberriak 2010ean futbola utziko duela adierazi zuen Radio Euskadiko 'Fuera de Juego' saioan. Elgoibarko jokalariak kontratua du hurrengo denboraldi amaierara arte eta urte bete luzatu nahi du kontratua, gero futbola uzteko.

"Urte beteko kontratua dut oraindik, honetan geratzen den apurra eta urte bete gehiago, baina aurre denboraldian klubarekin hitz egingo dut 2009-2010 denboraldi bukaerara arte kontratua berritzeko", esan zuen Etxeberriak.

Athleticeko kapitainak gutxiago kobratuz berrituko luke kontratua, baina ez du diruaz hitz egin nahi: "Ez zait diruaz hitz egitea gustatzen, baina arazo gehiegirik ez dela egongo ziurtatzen dut".

Joseba Etxeberriak amets bat du futbola utzi orduko, Athleticekin tituluren bat lortzea hain zuzen ere: "Orain kapitaina naizenez txapelketaren bat irabaztea gustatuko litzaidake eta horrela koparen jaso ahalko nuke".

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta