logo de eitb24
2008ko uztailak 09 | 09:51:44
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Pilota

ZESTA PUNTA

Eneko Ugarte, Filipinetara abiatuko den lehenengoa

2008/04/22

Bizkaitarra asteazkenean joango da Manilara.
Eneko Ugarte asteazkenean abiatuko da Filipinetara, Santa Ana Cagayan Valleyko  Eusko Basque Jai Alai txapelketa jokatzeko.

argazkia handitu

Eneko Ugarte asteazkenean abiatuko da Filipinetara, Santa Ana Cagayan Valleyko Eusko Basque Jai Alai txapelketa jokatzeko.

Santa Ana Cagayan Valleyko (Filipinak) Eusko Basque Jai Alain jokatuko duten euskal pilotariak maletak prestatzen ari dira jada.

Asiara joango den lehenengoa Eneko Ugarte durangarra, baina jaiotzez Kordobakoa dena, izango da. Kirolaria bere emaztearekin batera, hau filipinarra baita, asteazkenean abiatuko da Manilarantz.

Honek, aipatutako herrialde honetan bi urtez jokatu zuen eta Eusko Basque Jai Alaia irekiaren aurretik, Quezon Cityko frontoian entseiguak egingo ditu, han daukan senideekin elkartuko da eta klimara moldatzen saiatuko da, hilabete hauetan, Manilan 42 graduko tenperatura egoten delako eta hezetasuna ehuneko 85ekoa izaten delako.

Hautatu ziren beste euskal pilotariak hurrengo hilabetean joango dira Asiara eta han zesta punta profesionalak izateko ametsa biziko dute.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta